Irudietan: Irina eskuetan eta euskara ahoan Zarauzko Santo Tomas azokan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abenduaren 15a

Gaur, larunbata, Santo Tomas eguna ari dira ospatzen Zarauzko Lege Zaharren enparantzan, AEKren eskutik. Mintzodromoarekin eman diote hasiera egunari, eta taberna, Korrikaren postua eta Danda gazte asanbladako kideek prestatutako taloen postua jarri dituzte goizetik. Txistor-lehiaketa ere egin dute, eta Zarauzko Euskaraldiko batzordekoek osatu dute aurtengo epaimahaia. Eguerdian, haurrentzako ipuinak eta zientzia-esperimentuak izan dira Ana Galarragarekin, eta jarraian, Big Bob Railroad blues bikote akustikoak girotu du enparantza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide