Salgai daude Belakoren Zarauzko kontzerturako sarrerak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abenduaren 11

Belako talde mungiarrak kontzertua eskainiko du abenduaren 20an Putzuzulo gaztetxean. Sare sozialen bidez jakinarazi dutenez, salgai jarri dituzte dagoeneko kontzerturako sarrerak, Arrano tabernan eta Garoa liburu dendan, 7 euroren truke. Langileei lana errazteko asmoz, diru kopuru zehatzarekin ordaintzen saiatzeko ere eskatu dute Putzuzulokoek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide