Ludotxoren abenduko egitaraua, hemen

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 10a

Aste bitartean HH4tik LH3ra artekoentzat ekintzak egiten ditu Zarauzko Udal Ludotekak, eta asteburuetan, berriz, LH4tik LH6rako gaztetxoentzat. Abendu arratsaldeetako egitaraua prest dute, eta Gabonetan programazio berezia egongo dela aurreratu dute. Oraindik ez dute ekintzen berri eman, ordea. Ludotxo Udal Ludoteka 16:45etik 19:30era egoten da zabalik astelehenetik ostiralera, eta asteburuetan, berriz, 17:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide