Zarauzko Erdi Aroko Azokako azken eguneko egitaraua

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 9a

Besteak beste, hegazti harrapakarien ikuskizuna ikusteko aukera egongo da gaur ere (Onintza Lete Arrieta) Gaur, abenduak 9, 17:00etan amaituko da zubian zehar egin duten Erdi Aroko Azoka, eta aurreko egunetan bezala, gaur ere egun osoko egitaraua dute prest herritarrentzat.

Egitaraua:

11:00. Azokaren irekiera. Iturribide kaleko aparkalekuan antzezlana, Erdi Aroko kanpalekuetako bizitza irudikatuz. 11:30. Hegazti harrapakariekin ikuskizuna Amatxilili plazan. 11:45. Kalez kale antzerkia: Human no limits. 12:00. Orkestra gizona, kontu kontalariak, titiriteroak, magia eta malabareak. Lege Zaharren enparantzan. 13:00. Hegazti harrapakariekin ikuskizuna. 13:30. Txotxongiloak: Eguzkiaren eta ilargiaren kondaira. Antzezlana: Erdi Aroko kanpalekuetako bizitza irudikatuz. Lege Zaharren enparantzan, aire ikuskizuna: Alehluya. 15:00. Parte hartzaileen agurra. 17:00. Udaletxe aurrean, agurreko festa: musika, antzerkia, zirkua, malabareak, txotxongiloa, ipuin kontalariak etab. https://youtu.be/k2HLYwoRRCU

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide