Gaizka Garitano izango da Athleticeko entrenatzailea

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 4a

2017ko ekainetik orain arte, Bilbao Athleticeko jokalarien entrenatzaile izan da Zarauzko bizilaguna, eta Athleticek sare sozialetan jakinarazi duenez, Eduardo Berizzo ordezkatuko du hemendik aurrera.

Gaizka Garitano Eibarren, Ipuruan (Nerea Uranga/ Hitza) Twitter kontu ofizialaren bidez jakinarazi du Bilboko zuri-gorrien taldeak gizonezkoen lehen taldearen entrenatzaile izango dela gaurtik aurrera Gaizka Garitano. Futbolari izan ostean, Eibar, Valladolid eta Deportivoko entrenatzaile izan da, eta orain, 2017ko ekainean Bilbon hasitako ibilbidean pauso bat haratago eman du Zarauzko bizilagunak. Hemen dago ikusgai Eibarko entrenatzaile zenean HITZAk egindako elkarrizketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide