Asteburuan, itxita egongo da Zarautz eta Orio arteko N-634 errepidea

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 1a

Aiatik barrena joan beharko da Oriora joan-etorria egiteko

Gipuzkoako Foru Aldundiak N-634 errepidean, Zudugarai inguruan, konponketa lanak egingo ditu asteburuan, eta zirkulazioa erabat itxi egingo da, Aiako Ubegun bide gurutzetik Orioko gainera (Zudugarai) bitartean. Ondorioz, Aiatik desbideratuko da zirkulazioa Orioko norantzan joan-etorria egiteko. Lanak gaur 08:00etan hasi dira, eta 48 orduz luzatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide