Zarauzko Udalak 2019ko egutegiak oparituko ditu abenduaren 3tik aurrera

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 30a

Esku artean ditu Zarauzko Udalak 2019ko egutegiak. Argazkizale Elkarteko kideen argazkiz osatu dute, eta Zarauzko txoko desberdinetako irudiak dira haren protagonista.
 Astelehenetik aurrera, Etxezabalan, Sanz Enea kulutgunean eta Aritzbatalde kiroldegian banatuko dizkiete egutegiak, hurbiltzen diren herritar guztiei, amaitzen diren arte.
Lan askoren artean aukeratu behar izan dutela azaldu du Xabier Txurruka alkateak, eta aukeraketaren arabera, sarituak ondorengoak izan dira: Unai Aizpurua, Marisa di Santo, Patricia Schoan, Pedro Juan Agirrezabal, Luis Epelde, Iñigo Rico, Ramon Gartzia, Lorentxo Portularrume, Omar Ulazia, Mari Mar Castro, Edurne Kaperotxipi, Juan Mari Tolin, Rodolfo Glass eta Celino Gorostizaga izan dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide