Aurten surf egokituko Espainiako txapelketa ere irabazi du 'Gallo'k. (Artxiboko irudia)
Abenduaren 12tik 16ra jokatuko dute surf egokituko mundu mailako txapelketa, La Jollan (Kalifornia). Aurten ere bertan izango da Aitor Francesena
Gallo surflari zarauztarra. 2016. urtean munduko txapelduna izatea lortu zuen itsuen kategorian, La Jollan bertan jokatutako txapelketan.