Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze bertsolariak. (bertsoa.eus)
Buruz buru proiektua aurkeztu berri du Lankuk. Zazpi liburuxkaz osatutako kutxa da Buruz buru; izenak berak dioen moduan, egitasmoan parte hartu duten zazpi bertsolariak kultur adierazpide desberdinetako sortzaileekin jarri dituzte jolasean: bat-bateko erregistro errimtu eta neurtua alde batera utzi eta hitz lauz erantzun diete beren bikoteek proposatutako abiapuntuei. Ohikoak ez dituzten lanetan aritu dira gehienak, beraz. Batzuk gai-emaile eta besteak, berriz, idazle.
Bertsolaria "kulturgile sortzailea" dela azldu dute, eta "orain eta hemen dituen kezka eta ziurtasunetatik" sortzen duela. "Hartu-eman konplize" horien emaitza da liburuxka bakoitza. Zazpi bikote horietako bat Ruper Ordorika abeslariak eta Andoni Egaña bertsolari zarauztarrak osatzen dute. Gainontzeko parte hartzaileak dira Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte, Igor Elortza, Joseba Sarrionandia, Eneko Sagardoy, Nerea Ibartzabal, Onintza Enbeita, Maite Berriozabal, Manex Agirre, Ilaski Serrano, Julio Soto eta Gorka Urbizu.
Durangoko Azokan izango dute salgai argitalpena. "Gogoetarako pausaleku eta narrazioaz gozatzeko aukera paregabea" izatea da haien helburua.