Hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko Udalak, babes sozialeko etxebizitzak egiteko

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 26a

Alokairura bideratutako 25 etxebizitza egingo dituzte, Lanpardo kalean, lehen Helduentzako Hezkuntza Zentroa zegoen eraikinaren partzelan.

Xabier Txurruka alkatea eta Iñaki Arriola Etxebizitza sailburua, hitzarmena sinatzen. (@XabiTxurruka) Martxoan aurkeztu zuten proiektua, eta gaur, Lanpardo kalean babes ofizialeko etxeak eraikitzeko hitzarmena sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Zarauzko udalak. Hala, Helduentzako Hezkuntza Zentroko partzela eman dio Eusko Jaurlaritzari, bertan, alokairura bideratutako 25 etxebizitza eraikitzeko. Xabier Txurruka alkateak HITZAri azald dionez, lehen urratsak ematen ari badira ere, datorren legealdian gauzatzeko proiektua da honakoa. Orain, udalari dagokio Plangintza Orokorra aldatzea, eta arkitekto talde bat kontratatzea, proiektua idazteko. Alkateak adierazi duenez, oraindik ez dago datarik zehaztuta, eta eraikitzen hasterako bi urte eta erdi igaro daitezke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide