Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Kluben Arteko Paleta Txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean, Aritzbatalde kiroldegian. Harmailak betetzeko adina ikusle bildu ez ziren arren, bertaratutakoek sutsuki animatu zituzten kirolariak. 3. mailako jokalariak hasi ziren lehenengo, eta partiden maila igo ahala, frontoiko giroak ere gora egin zuen.