Zapore gozoa hartu du gaur solidaritateak

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 25a

Hotz Zarautz elkarteak antolatuta, txokolate jana izan da gaur La Perla kafetegian. Bertaratutakoek, lau euroren truke txokolatea txurroekin jateko aukera izan dute.
Goraino bete da La Perla kafetegia, eta giro hotza izan den arren, terrazako mahaietan ere jende dezente bildu da, barruan lekurik ez zegoelako. Bildutako dirua pertsona errefuxiatuei laguntzeko proiektuetara bideratuko dutela azaldu du Hotz Zarautzek. Argazkiak: Hotz Zarautz

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide