Gipuzkoako Kluben Arteko Paleta Txapelketako finalak, gaur Aritzbatalden

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 24a

Gaur jokatuko dira Gipuzkoako Kluben Arteko Gomazko Paleta Txapelketako finalak. Hiru mailetako finalak izango dira Aritzbatalde kiroldegian jokatuko direnak, 17:00etatik aurrera.

Aurreko urteko txapelketa Beñat Arrizabalaga eta Ander Condek irabazi zuten. (barren.eus) Ondorengoak izango dira norgehiagokak:
  • Gizonezkoen gomazko paleta, nagusiak, 3. maila: Kuku 2 (Arregi-Manterola)-Loiolatarra (Arana-Luarizaierdi)
  • Gizonezkoen gomazko paleta, nagusiak, 2. maila: Lagunak 2 (Arrizabalaga-Lizarralde)-Zarautz (Zabala-Azpeitia)
  • Gizonezkoen gomazko paleta, nagusiak, 1. maila: Danok bat (Elezgarai-Garalde)-Pagazpe (Errazti-Esnaola)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide