Zarauzko Udala: "Biktimen erreparazioak emakumeei ahotsa ematea eskatzen du"

Urola Kostako Hitza 2018ko aza. 23a, 14:02

Zarauzko Udaleko alderdi guztietako ordezkariak eta alkatea, udaletxean gaur goizean (Zarauzko Udala) Azaroaren 25a da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna, eta gaur goizean, Zarauzko Udaleko alderdi guztiek ere bat egin dute Eudelen adierazpenarekin. Indarkeria matxistaren aurrean udalak hainbat konpromiso hartuko ditu. Besteak  beste, "elkarlanean jardun mugimendu feministako ordezkariekin, adituekin eta indarkeria matxistatik bizirik irtendako emakume biktimen kolektibo eta elkarteekin".
Adierazpen instituzionala udaleko alderdi guztietako ordezkariek irakurri dute: Xabier Txurruka alkateak (EAJ-PNV), Gloria Vazquezek (PSE-EE bozeramalea), Ane Arrutik (EHBilduko zinegotzia) eta Ana de Benitok (Irabazi Zarautz alderdiko bozeramalea). Hau da Azaroaren 25ari begira onartu duten idatzia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide