Zarauzko Musika Eskolako kideak alai atera ziren kalera atzo, osteguna, Xexili Eguna ospatzera. Bi kalejiratan iritsi ziren Musika Plazara, eta han kontzertu txiki bat eskaini zuten. Kantariez gain, gitarrak eta biolinak izan ziren ugarienak, baina hantxe zeuden pianoa eta bateria ere, bertaratutako entzule ugariei behar bezalako emanaldia eskaintzeko.
Ikusi argazki guztiak lotura honetan.