Zarauzko HITZAko eta Erlo Telebistako langileak ere Euskaraldiarekin

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 15a

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte izango da Euskaraldia; 11 egunez, euskaraz bizitzeko konpromiso pertsonala hartuko dute izena ematen dutenek, Ahobizi edo Belarriprest rola hartuta. Zarautzen ere gero eta gehiago dira ekimenarekin bat egin duten herriko eragile eta taldeak.
Erlo Telebistako eta Zarauzko HITZAko langileek ere bat egin dute egitasmoarekin, eta argazkia atera dute, elkartasuna adierazteko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide