Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute igandean Zarautzen

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 13a

Azaroaren 20an izango da Haurtzaroaren Nazioarteko Eguna. Horren harira, Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak goiz osoko egitaraua antolatu du azaroaren 18rako, igandea, bigarren urtez jarraian. Hona hemen egitaraua osorik.

Iazko Haurtzaroaren Eguneko kalejira. (Zarauzko Hitza)

Azaroak 18: Egitaraua

  • 11:00-13:00. Birziklatutako jostailuak sortzeko tailer praktikoak, puzgarriak eta egurrez egindako jokuetan oinarritutako famili aisialdia, Lege Zaharren enparantzan.
  • 12:00. Kalejira buruhandi eta erraldoiekin, herriko kaleetan zehar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide