Artxiboko irudian, Babyauto Zarautz eta Bera Bera taldeen arteko partida (Jon Ander Vildosola).
Larunbatean neurtu zituzten indarrak Babyauto Zarautzek eta VRA-k, eta etxekoek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Astin. Azken partidak galduta, konfiantza berreskuratu beharrean ziren zarauztarrak, eta lortu zuten, 30-19 irabazita Valladolid aldetik etorritakoei.
Garaipenari esker, 7. postuan da errugbi taldea, 20 punturekin. Gainera, Uribealdea (5.postuan) eta Bera-bera (6.postuan) daude zarauztarren puntu kopuru berarekin.
Hau da sailkapena.