San Martin Eguna ospatuko dute igandean Zarautzen ere

Urola Kostako Hitza 2018ko azaroaren 9a

Igandean, azaroak 11, San Martin Eguna da. Ohiturari jarraituz, egun osoko egitaraua antolatu dute Talaimendi auzoko ermitan; besteak beste, meza, bazkaria eta trikitilariak izango dira.

Egitaraua: San Martin Eguna

  • 11:00. Meza eta hamaiketakoa, San Martin ermitan.
  • Jarraian, harri jasotzaileak (Kortaberri eta beste norbait), aizkolariak (Larretxea eta beste norbait) eta trikitilariak (Jone Uria eta Julene Otegi), Berazadi Berri jatetxeko parkingean.
  • Eguerdian, txerri boda bazkaria Berazadi Berri jatetxean, 25 eurotan. Izen-ematea igande goizean itxiko dute, 10:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide