Astean zehar Pijama Festa, kontzertuak, mendi buelta eta abarretan parte hartu ostean, bolo eta toka jokoan arituz hasi zuten atzoko eguna Putzuzulo Gaztetxekoek. Giro ederrean, hamaiketakoa egiteko aukera ere izan zuten bertaratutakoek. Jolasen ostean bazkaria egin zuten Gaztetxean, eta arratsaldean ere festa giroak jarraituko zuen, Markel Eizagirre eta Aitor Urbieta bertsolariekin. Jolaspoteoari ekin zioten jarraian, hala, urteurreneko giroa herriko kaleetara zabalduaz.
Festak ez zuen etenik izan atzokoan, eta poteoaren ostean, Leitza eta Bermeotik iritsitako Kurkuma eta Urgatz taldeek kontzertuak eskaini zituzten. Ondoren, Manuela Ahizpek musika jarri zuten, ordu txikiak arte.
Argazki guztiak ikusgai daude
Zarauzko Hitzaren atarian.