Irudietan: Zarautzen Isidoro Unzuetaren Oroimenezko 49. Krosa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko azaroaren 4a

Eguzki goxoaren laguntzaz eta giro ederrean aritu dira lasterka adin desberdinetako korrikalari gaztetxoak Zarautzen, Isidoro Unzuetaren oroimenezko krosean. Abendañoko pista lehenengo inguratu dutenak benjaminak izan dira, eta ondoren egin dute lasterka kimuek eta infantilek. Bakoitzak, bere mailari dagokion distantzia eginez. Jendetza inguratu da ekitaldira, zarauztarrez gain, Gipuzkoa osoko hainbat herritako atletismo taldek izan baitute hizordua bertan. Azpeitia, Donostia, Eibar, Orio eta Ordiziako korrikalariak izan dira, besteak beste. Antolatzaileak "gustura" agertu dira izan den giroarekin, eta azpimarratu dute eguraldia izan ohi dela proba baldintzatzen duen faktore garrantzitsuena. Gaur, giro eguzkitsuak lagun izan dute. Ondorengoak izan dira irabazleak kategoria desberdinetan:

Benjamin neskak:

1. Maren Esteberena (Orokieta, Zarautz) 2. Eider Gurrutxaga (Antoniano, Zarautz) 3. Maialen Mendia (La Salle, Zarautz)

Benjamin mutilak:

1. Lander Uranga (Zaragueta, Orio) 2. Julen Durandegi (Herri Ikastola, Orio) 3. Oier Mancisidor (Orokieta, Zarautz)

Alebin neskak:

1. Ane Iparragirre (Segura) 2. Enara Kerejeta (Hernani) 3. Ane Barandiaran (San Benito, Lazkao) Zentro saritua: San Benito (Txindoki)

Alebin mutilak:

1. Julen Gaztañaga (Herri ikastola, Orio) 2. Urko Etxebeste (Beasaingo lizeoa) 3. Ekain Mujika (Beasaingo lizeoa) Zentro saritua: Alkartasuna lizeoa

Infantil neskak:

1. Ane Martin (Laskurain, Tolosa) 2. Nahia Izaola (Jakintza, Ordizia) 3. Katia De la Fuente (Real Sociedad, Donostia) Zentro saritua: Santa Barbara, Hernani

Infantil mutilak:

1. Eneko Gaztañaga (Antoniano, Zarautz) 2. Martin Iriondo (Herri Ikastola, Orio) 3. Mikel Aramendi (Pasai Donibaneko lizeoa) Zentro saritua: Orioko Herri Ikastola

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide