Hamargarren urtez ospatu dute Mobibike eguna Zarautzen, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen eskutik. Egun osoko egitaraua antolatu dute iganderako, Aritzbatalde kiroldegian; goizean kirol saioak izan ziren, haurrentzat zein helduentzat, eta arratsaldean, ikuskizun berezia eskaini zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek, ohi bezala. Asko izan ziren Mobibike egunarekin bat egin zuten talde eta eragileak, eta igandeko emanaldian, guztiek izan zuten beren elkartasuna oholtza gainean adierazteko aukera.
Honako hauek izan ziren Aspanogik antolatutako egitasmoarekin bat egin zuten talde eta eragileak, besteak beste: Osakidetzako sendagileak, Pagoeta Mendizale Elkartea, Amenabar taldeko jokalariak, Zarauzko Kirol Egokituko federazioa, Errugbi Taldea, suhiltzaileak, Izetaren eskolako harrijasotzaileak, Jalgiko dantzariak, txirrindulariak eta pilotariak. Guztiak igo ziren oholtza gainera, eta guztiek egin zuten dantza.
Ikusi argazki guztiak hemen.