Sare Feministak deitutako elkarretaratzea. (Utzitako argazkia)
Aurreko astean bikotekideak etxeari su emanda Iruñean zauritu zen emakumea hil dela salatzeko elkarretaratzea deitu zuen atzo, ostirala, Zarauzko Sare Feministak. 'Eraso sexisten aurrean, autodefentsa feminista' lemapean batu ziren, Zarauzko Lege Zaharren enparantzan.