[caption id="attachment_349004" align="aligncenter" width="300"]

Ukraniako Oreya abesbatza[/caption]
Gaur emango diote hasiera
Nazioarteko Ahotsak ekimenari Zarautzen; 20:30ean, kontzertu zikloko lehenengo emanaldia eskainiko dute. Ukraniako Oreya abesbatza arituko da gaurkoan, Frantziskotarren elizan. Guztira lau kontzertuk osatuko dute egunotako emanaldi sorta; Oreyaz gain, Amerikako Estatu Batuetako Salt Lake abesbatza, Alemaniako Saarbücken abesbatza eta Letoniako Kamer abesbatza izango dira gurean, datozen egunetan.