Arkamurka Natura Elkartearen eskutik, Zarauzko XXXIX. Natura Asteko asteburuko egitasmoekin hasi dira gaur, larunbata. Belardia da aurtengo gai nagusia, eta erakusketa desberdinak izango dira gaur zein bihar, Zarauzko Merkatu plazan. Arkamurka eta Aranzadi elkarteen laguntzarekin, perretxiko sailkatzea antolatu dute gaurko, 11:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 19:30era, Merkatu plazako lehenengo solairuan. Bihar, berriz, perretxiko erakusketa eta Zarauzko inguru naturalari buruzko erakusketa izango dira.