Zahartzaro simulagailua erabiltzeko aukera egongo da Azpeitian eta Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 25a

Gert adin simulagailua probatzeko aukera izango da bi herrietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren bidez.

Jantzi berezi moduko bat da Gert simulagailua. Adinberri erakundearen helburuetako bat da gizarteak zahartzaroa zer den ulertzea. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz ekimenak Gert zahartzaro simulagailua eramango du herri desberdinetara. Azpeitian, azaroaren 6an izango da probatzeko aukera, eta Zarautzen, berriz, azaroaren 8an. Gert simulagailuak adineko pertsona batek fisikoki sentizen duena sentitzeko balio du. Jantzi berezi bat da, eta soinean daramanak, entzumena, ikusmena, mugikortasuna, koordinazioa eta bestelako zentzumenak erabiltzeko zailtasunak izango ditu, hala, pertsona nagusi batek izan ditzakeen zailtasunak bere azalean sentituz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide