Zarauzko Putzuzulo gaztetxeak 13 urte beteko ditu

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urr. 19a, 13:14

'Txiki eta frikun. Esentziarik onenak beti ontzi txikian, pozoia bezala' lemapean, 13. urteurrena ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute Putzuzulo gaztetxean. Leloarekin lotutako bideoa ere egin dute.

13 urte beteko ditu aurten Putzuzulo gaztetxeak. Hona hemen 11. urteurreneko irudi bat. (Putzuzulo gaztetxea) 2005eko urriaren 30ean okupatu zuten Zarauzko Putzuzulo gaztetxea, eta 13 urte beteko ditu aurten. 'Txiki eta frikun. Esentziarik onenak beti ontzi txikian, pozoia bezala' lemapean, 13. urteurrena ospatzeko egitarau zabala antolatu dute, urriaren 28tik azaroaren 8ra arte. Bestalde, leloarekin lotutako bideoa ere egin dute gaztetxeko kideek, eta sare sozialetan ikusgai dago jada.

Putzuzuloren 13. urteurreneko egitaraua

Urriak 28, igandea 11:30. Arraio Irratiaren programazio berriaren aurkezpen Gurutze Gorrian Urriak 30, asteartea (Urteurren Eguna) 11:00. Brindixa eta poteoa 14:30. Bazkaria. Arrozdilista klasikoak 19:00. Putzupizzapote. Brindixa bigarren aldiz Urriak 31, asteazkena 22:30. Pijama festa. Jolasak eta lotan geratzeko plana Azaroak 1, osteguna 09:00. Gosaria eta mendi buelta Indamendira Ondoren, bazkaria Txatxarron Azaroak 2, ostirala 20:00. Kontzertuak: Optika (Zarautz) eta Hara! (Ondarru) Azaroak 3, larunbata (Egun Handia) 11:00. Jolasak, herri bazkaria eta jolaspoteoa Ondoren, kontzertuak: Kurkuma (Leitza) eta Urgatz (Bermeo) Azaroak 6, asteartea 19:00. Cubanas, mujeres en revolución Maria Torrellasen dokumentala Azaroak 8, osteguna 19:00. Gasteizko gaztetxea: 30 urte liburuaren aurkezpena

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide