Joxe Mari Iriondo saritu dute Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 19a

Iriondoren "ibilbide profesional bikaina" nabarmendu du Euskal Kazetaritza Sarietako epaimahaiak

Aurtengo Euskal Kazetaritza Sarietako irabazleen izenak jakinarazi dituzte Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak, eta Joxe Mari Iriondo kazetariaren (Azpeitia, 1938) ibilbidea saritu dute. Sarietako epaimahaiak Iriondoren "ibilbide profesional bikaina" nabarmendu du. Iriondoz gain, Cesar Coca, Euskaltzaindia, Eusko Ikaskuntza, Carmen Sarmiento eta Doce Miradas bloga saritu dituzte. Iriondo Loiolako Herri Irratian aritu zen 22 urtez, 1961etik. «Herri Irratian asko sufritu genuen zentsurarekin, baina nik beti gozatu egin dut nire lanarekin», esan du saria baloratzean. Herri Irratian Euskal kultura landu zuen uhinetatik, eta bertso, erromeria eta kantaldi saioen fitxategi oparo bat bildu zuen urte horietan. TVEn eta EITBn ere egin zuen lan. 1985. urtean ETBko zuzendari izendatu zuten, eta EITBko irratietako zuzendaria izan zen 1989. urtetik 1998ra. 2008an Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan ohorezko saria eman zioten. Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 2010. urtean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide