Familia turismoa sustatzeko 'Familiz-family' proiektua sortu du Udal Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 18a

Eskualdeko turismo mailako "lehen eskaintza-sorta" aurkeztu du Urola Kostako Udal Elkarteak. Urola Kostara bisitariak urte osoan erakartzea du helburu egitasmoak.

Familiz-family aurkeztu du Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko turismo eskaintza familiengana bideratzeko asmoz. Turismo sektoreko Lankidetza Mahaiak osatu du eskaintza-sorta. Udal Elkarteak sustaturik, eskualdeko zazpi enpresa pribatuk osatzen dute Lankidetza Mahaia. Urriko azken astebururako, hilaren 26, 27 eta 28rako plan-sorta prestatu dute enpresok, Orion, Zarautzen eta Getarian geldialdi ezberdinak eginez. Oinarrizko plana edo Premium-a hartzeko aukera dago. Lehenengoak, 117,5 euroko prezioa du, eta bigarrenak, 199 eurokoa. Asteburupasa proposamenaren inguruko xehetasun gehiago www.basquedestination.com orrialdean dago eskuragarri.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide