Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
20:20 aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuek. Bi pertsona autoan harrapatuta geratu dira, eta horietako bat atera dute dagoeneko.
Hiru ibilgailuren arteko istripua izan da iluntzeko 20:20ean Getaria eta Zarautz lotzen dituen kostako errepidean. Zehazki, N-634 errepideko 21. kilometroan gertatu da ezbeharra, Bilboko noranzkoan.
Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertan dira, eta Ertzantzak jakinarazi duenez, bi pertsona geratu dira ibilgailuetako batean harrapatuta. Horietako bat atera dute dagoeneko.
Zirkulazioa itxita dago uneotan bi noranzkoetan, eta trafikoa desbideratuko dutela jakinarazi dute.