«Amerikaren aurkikuntzaren», «Hispanitatearen» eta «Espainiar Arrazaren» eguna da gaur.
Jai egun «arrotza» salatzeko, egitasmoak antolatu dituzte Zarautzen. Goizean herri eskolak izan dira Musika plazan; 'Zergatik ez dugu ezer ospatzeko?' tailerra egin dute lehendabizi, eta jarraian, hamaiketakoa eta 'Hezkidetza tailerra'. 13:00etan, Alde hemendik mugimenduaren eskutik, mobilizazioa burutu dute Lege Zaharren enparantzatik Guardia Zibilaren kuarteleraino, 'Ez dugu zer ospatu! Alde hemendik!' lemapean. Bestalde, Putzuzulo gaztetxean auzolanak deitu dituzte gaur, goizean zein arratsaldean.