Mobibike Eguna antolatu dute Zarautzen urriaren 28rako

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urriaren 11

Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartearen eskutik, egun osoko egitaraua prestatu dute. Hona hemen egitaraua osorik.

Iazko Mobibike Eguna. (Amaia Ventas Aldabaldetreku) Hamargarren aldiz ospatuko dute Zarautzen Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearen aldeko festa: Mobibike Eguna. Urriaren 28an izango da, Aritzbatalden, eta egun osoko egitaraua antolatu dute. MOBIBIKE EGUNA 2018: EGITARAUA
  • 09:00. BTT trabesia
  • 09:30. Triatloi txikia
  • 11:00. Pertsonai ospetsuekin bizikleta buelta
  • 11:30-15:00. Umeentzako zirkuitoak eta erakusketak
  • 17:00. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saio berezia
Sarrerak salgai daude jada, Biyonan (San Pelaio) eta Lau okindegian (Araba kalea, 3).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide