Gazte bat atxilotu dute Zarautzen kotxe batean sartzen eta bizikleta bat lapurtzen saiatzeagatik

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urriaren 10a

Atzo arratsaldean izan zen atxiloketa, Zarauzko Kasino kalean. 18 urteko gazteak kotxe bateko sarraila behartu eta inguruan zegoen bizikleta bat lapurtzeko saiakera egin zuen. Azpeitiako Epaitegira eraman dute gaur goizean.

Atzo arratsaldean, 12:45 inguruan, Ertzaintzak Zarauzko Kasino kalean gertatzen ari zen lapurreta saiakera baten abisua jaso zuen. Bertan, 18 urteko gazte batek aparkatuta zegoen kotxe bateko sarraila behartu zuen, sartzen saiatzeko. Helburua lortu ez zuenez, inguruko eraikin baten azpira bertaratu zen. Bertan bizikleta bat zegoen, eta atzeko gurpilak zeukan giltzarrapoa manipulatu zuen, baina irekitzea lortu ez zuenez, arrastaka eraman zuen. Momentu horretan, udaltzain batek bidean atzeman zuen. Gazteak metalezko bi lanabes zeramatzan soinean, ustez sarraila eta giltzarrapoa behartzeko erabili zituenak. Ertzaintza iritsi zenean, gaztea atxilotu zuen. Gaur goizean eraman dute Azpeitiako Epaitegira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide