Adur Amatriain, gizonezkoen irekiko eta kadeteen mailako irabazlea. (Txagatarran)
Adur Amatriainek eta Nadia Erostarbek irabazi zituzten gizonezkoen irekia eta emakumezkoen irekia larunbatean jokatutako surf txapelketa herrikoian. Ibon Imaz surflariaren oroimenez antoaltutako txapelketa izan da asteburukoa, eta hasiera batean lehiaketa asteburuko bi egunetan banatzeko intentzioa bazuten ere, baldintza metereologikoek eraginda, larunbatean hasi eta bukatu zuten txapelketa.
Irabazleak
-Gizonezkoen irekia: Adur Amatriain
-Emakumezkoen irekia: Nadia Erostarbe
-Oholkotea (
longboard): Jon Garmendia
-Beteranoak: Julen Elkoro
-Alternatiboak: Iker Treviño
-Arraun surfa: ez zen parte hartzailerik egon
-
Bodyboard: Aritz Irureta
-Gazte mutilak: Iker Amatriain
-Gazte neskak: Mikele Beato
-Kadeteak: Adur Amatriain
-Haurrak: Keoni Lasa
-Kimuak: Indar Lasa
Erostarberi omenaldia
Larunbatean omenaldia egin zioten Nadia Erostarbe surflariari, iluntzean prestatu zuten ekitalditxoan.
Erostarberen ahizpak, surflariaren ibilbidea azaltzen zuen bideotxo bat prestatu zuen. Zarauztarra bi aldiz izan da Europako txapeldun junior mailan, World Surf Leaguen eta International Surfing Association ligan. Orainn munduko txapelketan lehiatzen ari da, Taiwanen.
Getariako txapelketa herrikoia
Asteburu honetan jokatuko dute Getarian Gaztetape Surf Elkarteak antolatutako txapelketa herrikoia. Gaztetape honartzan ariko dira surfean herritarrak, kategoria desberdinetan: Gizonezkoen irekia, emakumezkoen irekia, oholkotea (
longboard), beteranoak, bodyboard eta 16 urtez azpiko surf eta
bodyboard.
Azken urteetan txapelketa egun bakarrean hasi eta bukatu dutela azaldu dute antolatzaileek, baina deialdia asteburu osora zabalduta dago momentuz. Parte hartzaileek ostiralean, 08:30ean joan beharko dute check-ina egitera Gaztetape hondartzara, eta txapelketa amaitu ostean, parrilada egingo dute bertan.