Hasi da Hondartzako 75. Futbol Txapelketa

Amaia Urbieta Arruti 2018ko urr. 7a, 13:50

Indaux eta Kirkillaren arteko partida. (Amaia Urbieta Arruti) Gaur abiatu da 2018-2019 sasoiko Hondartzako 75. Futbol Txapelketa. Goizeko 09:00etan, eguraldi nahasiarekin ekin diote kirolariek lehen jardunaldiari. Jokalarien artean aurreko denboraldiko antzerako aurpegiak ikusteko aukera izan da orokorrean, baina izan da elastikoa estreinatu duenik ere: gizonezkoetan, O.K.B. taldea eta Pukas-Shelter, eta emakumezkoetan, Talai Mendi eta Euskalduna taldeak.

Emaitzak

Gizonezkoen A taldea

S.F. Txanela 2-2 OKB Ulacia Bidaiak 3-1 Pukas Shelter Euskalduna taberna 1-1 Bar Tivoli ARG 2-0 Kirkilla Enea jatetxea

Gizonezkoen B taldea

Salegi taberna 2-1 Arrano Asti pinturak 4-0 Kosta Hortz Klinika Indaux 3-0 Talai Mendi Kanpiña

Emakumezkoak

Kupela taberna 3-2 Sakana taberna Euskalduna taberna 0-4 Kebidek Talai Mendi kanpiña 2-1 Lukas Ardotegia Katixa 1-6 Balearri Elkano arraindegia   Irudi guztiak ikusgai, Zarauzko Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide