Irudietan: Elkartasun eguna ospatu dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko urriaren 6a

Sarek antolatuta, Elkartasun eguna ospatzen aritu dira gaur zarauztarrak. Goizetik hasita, egitarau oparoaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek.

Bazkarian ez dira falta izan 'unblenble'ak. (Amaia Urbieta Arruti) Herri kirolekin hasi dute Elkartasun eguna, Musika Plazan. Iñurritzako eta Azken Portuko gazteak aritu dira herri kirol ezberdinetan norgehiagokan. Azken Portu izan da erronkan txapeldun, egin beharrekoak 26 minutu eta 12 segundoan eginda. Iñurritzakoek, berriz, 27 minutu eta 26 segundoan egin dituzte. Iratxe Aranburuk gidatutako saioan, lasto fardo altxaketan, ingudean, trontzan, txingetan eta lokotxetan aritu dira bi auzoetako gazteak, gaur ospatzen ari diren Elkartasun egunaren barruan. Izerdi apur bat bota ondoren, urriaren 20an Donostian izango den manifestazioarekin bat egin dute, elkartasun argazkia aterata. Horren ostean, bertso-triki poteoan murgildu dira, eta azkenik, herri bazkaria eta kantaldia izan dituzte, Andoni Ollokiegi bakarlariarekin. Argazkiak link hauetan daude ikusgai: -Herri kiroletako irudiak -Herri bazkariko irudiak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide