Irudietan: Ekonomia alternatibo eta solidarioaren azoka

Urola Kostako Hitza 2018ko urr. 6a, 18:14

Proiektu ezberdinen lanak eta produktuak ezagutzeko aukera izan da gaur, Lege Zaharren Enparantzan.

Duitasuna elkartearen postua. (Amaia Urbieta Arruti) Zarauzko Solidaritate Koordinadorak antolatuta, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka ospatu dute gaur goizean. Lege Zaharren Enparantzara bertaratu direnek hainbat proiektu ezberdin ezagutzeko aukera izan dute: ekonomia alternatiboa, inguruko produktuak, berrerabilpena eta birziklapenaren inguruko iniziatibak, aseguruak eta banku etikoak, energia alternatiboa, ehungintza naturala… Azokan, besteak beste, elkarte edo enpresa hauek izan dute postua: Agerreburu gazta ekoizlea (Odriozola anai-arrebak), Emaus (birziklatutako materialekin hainbat produktu egiten dituena), Hotz Zarautz (errefuxiatuak), Acoes (Honduras), Proyde-Proega (bidezko merkataritzako produktuak), Greenpeace... Duintasuna elkartekoak ere bertan izan dira, pentsio duinen aldeko borroka azokara ekarriz. Argazki guztiak ikusgai, Zarauzko Hitzaren atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide