Pako Aristi idazlea.
Hain zuzen ere, Yoseba Peñak, Xabier Etxeberriak, Martin Etxeberriak, Joxean Agirrek, Pako Aristik eta Iñigo Aranbarrik argitaratuko dituzte beraien lanak.
20 urte dira Pako Aristik nobelarik argitaratu ez duela. Espetxean 20 urte eman dituen presoaren etxeratzea fikzionatu du
Rosa itzuli da (Erein) lanean. Iñigo Aranbarrik, berriz, saiakera argitaratuko du Susa argitaletxearekin:
Munduko tokirik ederrena.
Yoseba Peña Zarauzko bizilagunak
Hariak (Susa) eleberria plazaratuko du. Hiru emakume dira istorioko protagonistak. Horien bitartez, 1930-1980ko epean Euskal Herrian bizi izandako gatazkak josi ditu idazleak. Hala, Ireneren 36ko gerra aurreko giro gatazkatsuko bizipenak; Xexiliren frankismo urtekoak; eta Olatzen 1970eko hamarkadako borroka politikoak garatuko ditu. Xabier Etxeberriak, aldiz, genero beltza landu du
Berriro itzuliko balitz (Elkar) nobela berrian. Ez da lehen aldia Martin Etxeberriak poesia liburu bat argitaratzen duena, eta oraingoan,
Winston (Elkar) lana kaleratu du. Joxean Agirre Zarauzko bizilaguna den azpeitiarrak, berriz, bi lan ezberdin argitaratu ditu, genero ezberdinetan:
Ispiluak eta itsasoak (Elkar) eleberria, eta
Eleuterio Tapia, bera zen festa (Trikitixa Elkartea) saiakera.
Argitalpen berriez gain, aurten hainbat berrargitalpen izango dira Durangoko Azokara begira. Esaterako, Alberdaniak, Anjel Lertxundiren
Otto Petteren edizio eguneratua kaleratuko du, eleberri horrek 25 urte betetzen dituela eta. Horrez gain, Lertxundiren
Zoaz infernura, laztana eta Ihes betea berreditatuko ditu.