Galdedebalde irratsaio berria aurkeztuko dute astelehenean Arraion

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko urriaren 3a

Astelehen gauetan Zarauzko Arraio Irrati librean arituko dira zuzenean, "iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzen". Datorren astelehenean, urriak 8, izango da lehenengo saioa. Hona hemen aurkezpen mezua eta bideoa.

https://www.youtube.com/watch?v=84hTg8tjXls Arraio Irratiak (FM 99.3) hasiera eman dio denboraldi berriari, eta aurten, zenbait berrikuntza izango direla iragarri dute. Oraingoan, Galdedebalde irratsaio berria sortu dute oraindik ezezagunak diren zenbait kidek. Astelehen gauetan arituko dira zuzenean, Zarauzko Putzuzulo gaztetxeko Gela Arroxetik "lagunen arteko eztabaida klasiko, ez hain klasiko eta surrealistak irratian azalaratzen". Datorren astelehenean, urriak 8, izango da Galdedebalderen aurkezpen saioa. "Astelehen gauetan iritzi edota paranoiei izen-abizenak edo ezizenak jartzera gatozena. Parte hartze ireki batekin disfrutatzeko prest, egin Galdedebalde zure imaginazioa askatuz!".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide