Euskal Kosta Krosaren bueltan hainbat ekitaldi egin dituzte goiz eta eguerdi partean malekoian, eta haurrak izan dira protagonista guztietan.
Aurrena, irristaketa saioa egin dute eskola kirolaren barruan LH3 eta LH4 mailetako ikasleek (Aia, Orio, Zarautz eta Getariako umeek elkarrekin egiten dute eskola kirola) .
Gero, eskulan tailerrak, puzgarriak, eta familia osoari zuzendutako zunba eta jumpfit saioak egon dira. Ederki pasa dute etxeko txikienek kirola egiten, trikitilariek jai giroa jartzen zuten bitartean.
Ikusi argazki guztiak hemen.