Irudietan: Txiki gogoan izan dute Zarautzen, Gudari Egunean

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 27a

Omenaldi hunkigarria eskaini diote Juan Paredes Manot 'Txiki'-ri, Gudari Egunean. 1975ean hil zituen Francoren erregimenak Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi nuarbetarra.

Juan Paredes 'Txiki'ren ama eta anai-arrebak, eusko gudariak abesten. (Amaia Urbieta Arruti) Omenaldi hunkigarria eskaini diote Juan Paredes Manot Txikiri, Gudari Egunean. 1975ean hil zituen Francoren erregimenak Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi nuarbetarra. Gaur, Txikiri omenaldia eskaini diote, bere hilobian, eta haren ahaideak izan dira protagonista nagusiak. Horiez gain, baina, bertan izan dira Zarauzko EH Bilduko, Irabaziko eta EAJko ordezkariak, baita ezker abertzaleko hainbat aurpegi ezagun ere. Dozenaka herritar ere bertaratu dira hilerriko ekitaldira. Irudi guztiak ikusgai daude Zarauzko Hitza atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide