Javier eta Ritxi Goya anaiak Sopela Kosta Festen saria jasotzen.
Javier eta Ritxi Goya anaien film labur bat saritu dute Sopela Kosta Festeko Surf Film Laburren Lehiaketan, Bizkaian. Atzo, ostirala, jaso zuten saria Urafilms produkzioa gidatzen duten Goya anaiek. Film laburraren protagonista Axi Muniain surflari zarauztarra da, eta Nazaren (Portugal) olatu handietan surfean ari dela egin dute film laburra.