Anestesiaren 'Gorrotoaren ahotsa' diskoak 25 urte bete ditu

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ira. 17a, 17:46

Urteurrena ospatzeko, Gorrotoaren ahotsa diskoaren berrargitalpen berezi bat prestatu du Elkar disketxeak, eta taldeak pasa den larunbatean abiatu zuen bira berriari jarraipena emango dio.

1993ko Anestesiaren entsegu bat, artxiboko irudi batean. 1988an sortu zen Anestesia taldea, eta bost urte beranduago, Gorrotoaren ahotsa izeneko lehen diskoa plazaratu zuten. Beraz, aurten, bi urteurren ospatu ditu Zarauzko taldeak: LParen 25.a eta taldearen sorreraren 30.a. Hori dela eta, Elkar disketxeak lehen disko hori LP formatoan remasteriztatuta berargitaratuko du, 180 gramoko biniloan eta diseinu moldaketa berri batekin. Horrez gain, pasa den larunbatean Bilboko Kafe Antzokian abiatu zuten bira bereziarekin jarraituko dute datozen asteburuetan. Hona hemen hurrengo kontzertuen datak: 2018-10-20 Gasteizko Gaztetxea 2018-11-03 Donostiako Doka (+ Hilotz). Sarrerak agortua!! 2018-12-01 Iruñeko Errotxapeako gaztetxea 2018-12-08 Durangoko Plateruena kafe antzokia 2019-01-19 Miarritzeko Atabal

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide