Irudietan: Getariako XVII. Salbatore Biatloiko sari banaketa

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 15a

Emakumezkoen kategorian, Usoa Ostolaza zarauztarrak lortu du garaipena (19:54), eta gizonezkoen kategorian, Jon Unanue zarauztarra izan da nagusi (17:43). Getariarren artean, denborarik onena egin duen emakumezkoa Ane Balenziaga izan da (24:28), eta gizonezkoen kategorian, Josu Iribar gailendu da (19:13). Beteranoei dagokienez, emakumezkoen kategorian, Adriana Canpoyek irabazi du (23:06), eta gizonezkoenean, Asier Astigarraga zarauztarra izan da nagusi (19:02). Erreleboka jokatu duten bikoteen artean, Leire Zeziaga eta Alex Miranda azpeitiarrek eskuratu dute garaipena (18:40). Biatloi Txikiko saridunei dagokienez, 9-11 urte bitartekoen kategorian, Miren Iturzaeta azpeitiarrak irabazi du, eta mutiletan, Julen Penko zarauztarra izan da lehenengoa. 12-15 urte bitartekoen kategorian, berriz, Alazne Sudupe azkoitiarrak lortu du garaipena, eta mutiletan, Unax Julen Mendez getariarrak egin du denborarik onena. Argazki guztiak honako lotura honetan daude ikusgai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide