Igandean hasiko da 27. Bankoa-El Diario Vasco pilota txapelketa

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko ira. 11a, 13:22

Idiazabalgo frontoian izango du hasiera irailaren 16an, eta abenduaren 22an, Zarautzen izango dira finalak. Besteak beste, Azpeitian eta Aizarnazabalen jokatuko dituzte gizonezkoen mailako kanporaketak.

Amateur mailako txapelketari igande honetan emango diote hasiera gizonezkoen partidekin, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Guztira, 64 pilotarik hartuko dute parte, eta aurten, lehenengo aldiz, emakumeek ere izango dute aukera. Aurreko urteko pilotari kopuru bera lehiatuko da frontoietan, baina aurpegi berriak ikusteko aukera izango da, izan ere, aurreko urtean parte hartu zutenetako lau pilotari profesional mailan aritzen dira gaur egun. Hain zuzen ere, Eskiroz, Pello Etxeberria, Pedro Ruiz eta Aranguren. Gizonezkoen mailan bikotekako lau talde izango dira, senior eta promesa mailetan. Talde bakoitzeko txapeldunak final erdietarako sailkatuko dira zuzenean (Donostian eta Eibarren), eta irabazleek finalean topatuko dute elkar, Aritzbatalde pilotalekuan. Emakumeen partidak buruz burukoak izango dira, eta zortzi parte hartzaileak biko lau taldetan banatuta egongo dira. Kanporaketak zuzenekoak izango dira eta lau irabazleak final erdietarako sailkatuko dira zuzenean. Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dute finala, abenduaren 22an.

Gizonezkoen egutegia:

Idiazabal 09/16, 11:30. Ruiz de Larramendi-Gonzalez/Sein-Lazkoz/Elola-Alduntzin/Garcia-Aldabe Zornotza 09/22, 17:30. Ariztegi-Malatxetxebarria/De la Fuente-Garmendia/Espinal-Bikuña/Exposito-Artola Najera 09/29, 17:00. Igoa-Etxeberria/Larrazabal-Erkiaga/Lerena-Sarasa/Prado-Gaskue Aizarnazabal 10/06, 17:00. Telletxea-Uranga/Aizkorbe-Azpiroz/Anso-Irazustabarrena/Uribe-Arbizu Bergara 10/14, 11:00. Murua-Elizegi/Ganadores de Zornotza/P. Labaka-Zezeaga/Aizarnazabalgo irabazleak Azpeitia 10/20, 17:00. Alberdi II-Ibarloza/Idiazabalgo irabazleak/Zubiria-Mariezkurrena I/Zornotzko irabazleak Leitza 10/26, 19:30. J. Alberdi-Apezetxea/Najerako irabazleak/Salaberria-Sanchez/Aizarnazabalgo irabazleak Legazpi 10/31, 22:00. Egiguren-Gartzia/Bergarako irabazleak/Zabala-Aizpuru/Bergarako irabazleak Tolosa 11/03, 17:00. Gutierrez-Oliden/Bergarako irabazleak/Zabala-Aizpuru/Bergarako irabazleak Galdakao 11/09, 19:00. Osa-Santamaria/Azpeitiako irabazleak/Zubizarreta-Otaduy/Azpeitiako irabazleak Soraluze 11/16, 21:30. Agirreamallo-Cuairan/Leitzako irabazleak Urretxu 11/24, 17:00. Mata-Gamboa/Legazpiko irabazleak/E. Labaka-Uriondo/Legazpiko irabazleak Donostia 12/01, 16:30. Final erdia/Final erdia Eibar 12/08, 16:30. Final erdia/Final erdia Zarautz 12/22, 11:00. Finala/Finala  

Emakumezkoen egutegia:

Tolosa 11/03, 17:00. Olatz Ruiz de Larramendi/Olatz Arrizabalaga Galdakao 11/09, 19:00. Miren Larrarte/Miriam Arrillaga Soraluze 11/16, 21:30 Amaia Vicario/Arrate Bergara Urretxu 11/24, 17:00, Ainhoa Urien/Amaia Araiztegi Donostia 12/01 16:30. Final erdia Eibar 12/08 16:30. Final erdia Zarautz 12/22 11:00. Finala

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide