Eskualdeko bertsolariak sarituta, Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 10a

Jon Gurrutxaga azpeitiarraren, Aner Peritz zarauztarraren eta Ane Arrizabalaga azkoitiarraren idatzizko lanak sarituak izan dira Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan.

Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketako irabazleak, sari banaketan. (Goierriko Hitza) Urola Kostako bertsolari eta bertsozale gazteen lanak fruituak ematen jarraitzen du. Izan ere, Jon Gurrutxaga azpeitiarraren, Aner Peritz zarauztarraren eta Ane Arrizabalaga azkoitiarraren idatzizko lanak sarituak izan dira Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketan. Gurrutxagak hirugarren saria eskuratu du helduen mailan, Despedida izeneko lanarekin. Peritz gazteen mailan lehiatu da, eta bigarren gelditu da Biriketan izeneko lanari esker. Arrizabalaga, aldiz, gaztetxoen mailan hirugarren sailkatu da. Ekaitz Goikoetxea beasaindarraren Zakila maite zuena lanak lortu du lehenengo saria helduen mailan. Gazteen mailan garaipena Maddi Aiestaran beasaindarrak lortu du Kale beltza lanarekin. Gaztetxoen mailan, berriz, Oinatz Aramendi zumarragarra izan da irabazlea. Atzo egin zuten sari banaketa Ordiziako Barrena Kultur Etxean, eta bertan izan ziren eskualdeko hiru lagunak sariak jasotzen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide