Zarauzko Euskal Jai Eguneko antzerkia Aritzbatalde Kiroldegian izango da

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 8a

12:00etan emango diote hasiera antzerkiari, baina 11:30ean irekiko dituzte kiroldegiko ateak. Alproja taldetik gogoratu dute kiroldegiko aretoko edukiera mugatua izango dela.

2017ko Euskal Jaietarako Alprojak prestatutako antzezlanaren irudia. (Zarauzko Hitza) Euskal Jai Egunerako eguraldi gora-beheratsua aurreikusi dute iragarpenek, eta antolatzaileek ez dakite Alproja taldearen antzezlana Munoan egiterik izango ote duten. Horregatik, Euskal Jai Eguneko antzerkia Aritzbatalde Kiroldegian egingo dutela jakinarazi dute Alprojatik. 12:00etan emango diote hasiera antzezlanari, baina 11:30ean irekiko dituzte kiroldegiko ateak. Alproja taldetik gogoratu dute edukiera mugatua duela kiroldegiak, eta 11:30etik aurrera sarrerak banatuko dituztela doan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide