Irudietan: Eskualdeko trikitilariak ere izan ziren Zarauzko Trikitilari Gazteen Txapelketan

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko irailaren 6a

Zarauzko Euskal Asteko egitarauaren barruan, atzo izan zen Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa. Bost bikotek hartu zuten parte, eta Irati Arzelusek (Lazkao) eta Mirari Plazaolak (Arrasate) irabazi zuten. Eskualdeko trikitilariak ere izan ziren txapelketan; Julen Labaka (Errezil) eta Garazi Larrañaga (Azkoitia), alde batetik, eta Araitz Etxaniz (Azkoitia) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia), bestetik.
Argazkiak: Ibon Errazu

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide