Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zarauzko Euskal Asteko egitarauaren barruan, atzo izan zen Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa, Gaztelekuan. Bost bikotek hartu zuten parte, eta Irati Arcelusek (Lazkao) eta Mirari Plazaolak (Arrasate) eskuratu zuten lehenengo postua. Ane Etxezarretak (Olaberria) eta Sara Iriartek (Villabona) bigarren egin zuten.
Argazkiak: Ibon Errazu