Eskualdeko bi bikotek hartuko dute parte gaur Zarauzko Trikitilari Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2018ko irailaren 5a

Trikitilari Gazteen XXXVI. Txapelketako irudi bat (Hitza) Euskal Astea ari dira ospatzen Zarautzen, eta gaur, asteazkena, Trikitilari Gazteen XXXVIII. Txapelketa egingo dute. 19:30ean hasiko da ekitaldia, Gaztelekuan. Bost bikotek hartuko dute parte, eta horietatik bi eskualdekoak dira: batetik Julen Labaka errezildarra eta Garazi Larrañaga azkoitiarra; eta, bestetik, Araitz Etxaniz azkoitiarra eta Enaitz Alberdi azpeitiarra.

Parte hartzaileak:

  1. Ane Etxezarreta Lasa (Olaberria) eta Sara Iriarte Lasa (Villabona)
  2. Julen Labaka (Errezil) eta Garazi Larrañaga (Azkoitia)
  3. Irati Arcelus Olano (Lazkao) eta Mirari Plazaola Torrontegi (Arrasate)
  4. Araitz Etxaniz (Azkoitia) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia)
  5. Ane Esnaola Galan (Orendain) eta Maider Agirre Usarralde (Altzo)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide